XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

mn sekzioko momentu makurtzailea eta indar ebakitzailea positiboak direla suposatuz, habearen ezkerraldeko zatiak elementuarengan duen eragina V indarrak eta M momentuak irudikaturik dago, 57(a). irudian adierazten den bezala.

Era berean, sekzioan ere, momentu makurtzailea eta indar ebakitzailea positiboak direla joz, elementuarekiko habearen eskuinaldeko zatiaren eragina aipatu indar-bikotearen momentuak eta indarrak errepresentaturik dago.

mn eta sekzioen artean habearengan inongo indarrek ez badihardu -57(a). irudia - bi sekzioetako indar ebakitzaileak berdinak dira Azterketa honetan mespretxatu egiten da habe-elementuaren pisu propioa.

Momentu makurtzaileak aztertuz, momentu makurtzaile hauek desberdinak izatea beharrezkoa dela ikusten da elementuaren orekarako eta momentu makurtzailearen dM gehikuntzak, aurkako bi V indarrek osatzen duten indar-bikotearen momentua berdin dezala; eta .

Beraz, karga arteko habearen zatietarako, indar ebakitzailea, momentu makurtzailearen x-ekiko deribatua da.

Eman dezagun orain, q baliodun karga banatu batek mn eta sekzioen artean diharduena -57(b). irudia -.

Elementuarengan diharduen karga totala, da.

Kargak beherantz diharduenean q positibotzat hartzen bada, elementuaren orekatik ondorioztatzen da, alegia indar ebakitzailea sekzioan, mn-an denetik honako diferentzia hau duela: eta hemendik .

Beraz, indar ebakitzailearen x-ekiko deribatuak kargaren intentsitatearen balio berdina du, zeinu negatiboarekin bada ere Elementuarengan diharduten indar guztien momentua hartuz, honako hau lortzen da: .